MUSIKASTE 2021- Garaikidea - Bilbao Sinfonietta eta Jone Martínez

ficha-img
Niessen Kulturgunea
Ekitaldi hori iraungi egin da

Musika garaikideak unibertso feminista jorratuko du Asier Lopez Iraolak konposatutako soprano eta ganbera taldearentzako monodrama filosofikoaren estreinaldiarekin, Simone de Beauvoirren izenburu bereko liburuan oinarritua. Jone Martinez sopranoak eta Bilbao Sinfoniettak interpretatuko dute, Iker Sanchezen zuzendaritzapean eta Alex Gonzalezen eszenografiarekin.